Gabonetako kontzertua Sondikan

Aikor aldizkaria 2021ko abe. 14a, 09:40

Barikuan, abenduak 17, izango da San Joan Bautista elizan eta arratsaldeko 8etan. Kontzertuan herriko talde hauek hartuko dute parte: Txuma Olagüe abesbatzak, Olagüe abesbatzak, Pentagrama kultura-elkarteak, Ipar Elaiak txistu-taldeak eta Gorantzaileak dantza-taldeak. Gainera, esandako taldeekin batera Enclave Gospel taldeak ere abestuko du. Leku mugatua egongo da.