Denboraldiko lehen derbia

a: kiroltxartela.eus 2022ko urt. 18a, 09:01

Zapatuan, urtarrilak 22, denboraldiko areto-futboleko lehen derbia jokatuko da Sondikan, Gorondabeko kiroldegian hain zuzen ere. Partida 17:30ean hasiko da eta bertan Hegalariak eta Pozgarri taldeak arituko dira norgehiagoka. Gogora ekarri denez, kiroldegiaren COVID protokoloa bete beharko da partida ikusi ahal izateko.