Aitu! udal-aldizkarian jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak Sondikako Udalari aurkeztu dio Gorondagane eskolako estalkia eraikitzeko proiektua. Udalak proiektua onartu, eta hori eraikitzeko lizentzia eman du. “Obren egutegiaren berri emateko zain gaude, baina asmoa udan egitea da, eskolako oporrak aprobetxatuz”, azaldu dute esandako aldizkarian.