Otsailaren 11n ospatu zen Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Data hori aprobetxatuta, Teresa Arbeloa Lopez sondikoztarrarengana jo genuen bere lanaren berri izateko. Arbeloa Kimika Fisikoko irakaslea da EHUn, eta kontatu digu zerk bultzatu zuen bere lanbidea aukeratzera eta berarentzat ikerkuntza zergatik hain interesgarria den. Elkarrizketa osoa Aikor! aldizkariaren otsaileko alean emango dugu argitara.