Bertakoentzako Inauteriak antolatu dituzte Sondikan

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 28a, 11:07

Inauteriez gozatzeko aukera izango dute berriro Sondikan; hala ere, Sondikako Inauteriak elkarteak argi utzi duenez, sondikoztarrentzako ekintzak izango dira eta, gainera, egungo neurriak kontuan hartuta, ezinbestekoa izango da hurrengo arau hauek betetzea: karparen barruan derrigorrezkoa izango da musukoa janztea eta ezin izango da ez jan, ez edan; ez da txosnarik egongo eta ekitaldiak amaitzen direnean atera beharko da jai-gunetik. Elkarteak azaldu duen moduan, oraindik ez da Inauteriak lehen bezala ospatzeko momentua, eta, horregatik, zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzeko deia egin diete herritarrei. Era berean, Inauteriak nork bere herrian ospatzeko eskatu dute.   

Martxoak 4, barikua

Gaia: Urtezahar-gaueko kotilioia.

16:30 Kalejira eskolatik (buruhandiak).

18:00 Xaibor.

20:00 Taberna Ibiltaria.

22:00 Berbena.

 

Martxoak 5, zapatua

11:00 Umeen parkea.

12:00 Xigorki lehiaketa.

12:00 Kalejira, Elaia txistu-taldearekin.

12:30 Eluntxa fanfarrea.

13:00 Ginkana kuadrillentzat.

16:00 Bingoa eta kafea, Nagusien Etxean.

17:00 Musika eta dantza, Nagusien Etxean.

18:00 Umeen mozorro-lehiaketa.

19:30 Umeen mozorro-lehiaketa.

20:00 Kalejira, Hortzmuga taldearekin.

21:00 Sardinaren hileta.

21:30 Sariak banatzea: xigorkiak, erakusleihoak eta nagusien mozorroak.

23:00 Berbena.