Aste Santuko kanpusa, Hegalariak taldearen eskutik

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 4a, 09:56

Hegalariak Sondikako areto-futbol taldeak kanpusa antolatu du Aste Santurako. Kanpusa sei urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat da eta apirilaren 19tik 22ra egingo da, 09:30etik 14:00etara, Goronda Beko kiroldegian. Izena emateak 55 euro balio du eta apirilaren 6ra arte egin daiteke www.hegalariak.org webgunean bidez; barnean sartzen dira asegurua, kamiseta eta diploma.