Emakumeen aldeko martxa, Sondikan

a: Daniel Reche (Pexels) 2022ko mar. 4a, 14:23

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Sondikako Udalak emakumeen aldeko martxa antolatu du martxoaren 8rako. Martxa 19:00etan aterako da Larrabarrenatik eta oinez zein bizikletaz egin ahalko da. Ondoren, manifestua irakurriko da kiroldegian. Hurrengo egunetan ere ekitaldiak egongo dira Martxoaren 8ari lotuta: gazteentzako tailerra eta “Emakumeak kirolean” solasaldia.

Tailerra Gaztetxean egingo da martxoaren 11n, 19:00etan. Tailerrak La isla de las tentaciones telebista-saioa izango du abiapuntutzat eta bertan harreman osasungarriak eta maitasun erromantikoa landuko dituzte. Bestalde, “Emakumeak kirolean” solasaldia martxoaren 13an, 18:00etan egingo da Kultur Etxean. Solasaldian parte hartuko dute Ana Astobietak, Virginia Berasategik eta Alazne Etxebarriak. Emakumezkoen futbolaren aitzindaria izan zen Astobieta, Sondikan, Bizkaian eta Euskadin. Berasategi distantzia luzeko triatloiaren munduko, Europako eta Espainiako txapelduna izan da, eta Etxebarria 400 metroko Euskadiko txapelduna da, eta 4 x 400 metroko Espainiako txapeldunordea. Solasaldia Eider Hurtado kazetariak zuzenduko du.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).