Sondikako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Jose Uriarte zendu da. Sondika Bilbotik desanexionatu ostean, Uriarte udalerriko lehen alkatea (EAJ) izan zen. Aurretik, zinegotzi moduan ere Sondika ordezkatu zuen Bilbon. “Lerro hauen bidez besarkada bat bidali nahi diegu bere familiari, lagunei eta ordezkatu zuen erakunde politikoko lankideei. Horrekin batera, eskerrak eman nahi dizkiogu Sondikaren alde egindako lanagatik eta ahaleginagatik”, idatzi dute oharrean.