Ikastaroak 22 euro balio du 21 urtetik beherako sondikoztarrentzat, eta 32 euro, 21 urtetik gorakoentzat. Erroldatu gabeek, berriz, 109 euro ordaindu beharko dituzte. Izena ematearekin batera jakinarazi beharko dira datu pertsonalak eta bankuko kontu zenbakia. Bestalde, parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko ditu bere patinak, kaskoa eta babesak. Sei urtetik gorako umeentzako eta beren familiarentzako ekintza da.