Altzora elkartea

“Gaztetasuna da gure indargunea”

Aikor aldizkaria 2022ko apirilaren 19a

Altzora Sondikako euskara elkarteak 2011. urtean sortu zen eta 11 urteren ostean garrantzitsutzat jo dute batzordea berritzea eta elkarteari aire berria ematea. Lekukoa Sondikako lau gaztek hartu dute: Olaia Ibarrondo Estebanek, Olatz Zarraga Murielek, Jone Eguskiza Garciak eta Galder Prieto Aliasek.  Gazteak gogotsu agertu dira ardura berriarekin, Sondikan euskarari aupada emateko prest.