Sondikak 765.000 euro zuzenduko ditu argiak hobetzera

a: Riki Risnandar (Pexels) 2022ko api. 21a, 12:36

Sondikako Udalak jakinarazi duenez, aurrekontua handitzea onartu du, bizitegi-eremuetan eta udal-eraikinetan LED argiak ipintzeko. Guztira 765.000 euro ipiniko ditu horretarako. Udalaren hitzetan, plana argindarraren kostuek gora egin baino lehen ipini zen martxan, eta berari esker murriztuko dira kontsumoak eta argi-kutsadura.