Mendi-irteera Sondikan

a: Mendikat.net 2022ko maiatzaren 2a

“Sondika mendian” egitasmoaren baitan, Gorondagane gurasoen elkarteak eta Sondikako Udalak mendi-irteera antolatu dute maiatzaren 8rako. Zehatz-mehatz, zortzi kilometroko ibilbide hau egingo dute: Gorozika-Arburu-Bizkargi; eta lau ordu inguru iraungo du. Izena ematea maiatzaren 4ra arte egin daiteke udal-liburutegian ( 3 euro).