Sondika Udan izena ematea

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 3a, 07:41

Maiatzaren 9tik 13ra bitartean zabalik egongo da Sondika Uda programan izena emateko epea. Izena ematea Ludoteka IIn, 19:00etatik 21:00etara egin beharko dute ludoteken zein gaztetxearen udako ekitaldietan parte hartu nahi dutenek.

Datu pertsonalak jakinarazteaz gainera, izena ematearekin batera udalekuen prezioa ordaindu beharko da. Ludotekei dagokienez, izena ematea epearen barruan egiten duten Sondikako ume guztiek lekua izango dute, eta leku librerik egonez gero, hura udalerrian erroldatuta ez daudenek beteko lukete; azken horiek lekua dutela baieztatzen zaienean ordainduko dute matrikula.

Behin behineko zerrenda ekainaren 13an ikusgai ipiniko da Sondikako Kultur Etxean, eta akatsak-eta hilaren 16ra arte zuzendu ahalko dira. Behin betiko zerrenda ekainaren 20an argitaratuko da eta egun horretan ere bilerak egingo dira gurasoekin.

Udalekuek lau aste iraungo dute, ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte, eta aste bakoitzak 40 euro balioko du sondikoztarrentzat, eta 78 euro, herrian erroldatuta ez daudenentzat. Gainera, ludoteka hartzeko aukera egongo da udalekuen ordutegitik kanpo. Taldeak umeen adinaren arabera egingo dira eta, besteak beste, irteerak, tailerrak eta pelikulak antolatuko dira.

Bestalde, gaztetxean hurrengo irteera hauek antolatu dituzte: Wake Park, ekainaren 30ean (26 euro, sondikoztarrentzat; 52 euro, udalerrian ez erroldatuentzat); Laberinto Villapresente, uztailaren 7an (12 euro; 24 euro); New Diversion Park, uztailaren 14an (10 euro; 19 euro); arroilak jaistea, uztailaren 21ean (25 euro; 47 euro); ekintza guztiak, 60 euro.