Musikak Sondikako txokoak girotuko ditu asteburuan

a: @rockperroloco 2022ko maiatzaren 17a

“Sondika Musika” ekimena bueltan da. Horrela, barikuan eta zapatuan, maiatzak 20 eta 21, musika nagusi izango da bertako txokoetan. Barikuan, Txuma Olagüe abesbatza eta talde korala kalejiran aterako dira 20:00etatik aurrera, eta zapatuan bost kontzertu izango dira herriko taberna batzuen eskutik.

Neken taldeak 19:00etatik 21:00etara joko du Berria tabernaren ondoan, eta Havana 537k, Amets tabernaren ondoan, 19:30etik 21:30era. Ekhy Cover Pop Batzokian arituko da 20:30etik 22:30era, eta Pushermen taldea, 22:00etatik 24:00etara Txinto eta Egarri tabernen ondoan. Azkenik, Perro Loco taldeak kontzertua egingo du 22:00etatik 24:00etara Atarrabi tabernan.