Sondikoztar bi, Bizkaiko podiumean

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 30a, 12:06

Zapatuan, Bizkaiko Atletismo Txapelketa izan zen senior kategorian, eta podiumera sondikoztar bi igo ziren: Alazne Etxebarria eta Leire Barcia. Etxebarria irabazlea izan zen 400 metroan. Gainera, bigarrenez hautsi zuen Bizkaiko errekorra: hori 35 urtean 55:90 segundokoa izan da eta duela gutxi Etxebarriak 55:70 segundo egin zuen; zapatuko txapelketan oraindik ere marka hobea egin zuen: 54,91 segundo. Bestalde, Barcia hirugarrena izan zen eta bere marka ere hobetu zuen: 01:01 minututik 01:00 minutura. Era berean, Barciak 4 x 400 errelebo-lasterketa irabazi zuen bere taldearekin. Barcia Ezkerraldea klubeko atleta da, eta Etxebarria, Atletico San Sebastian klubekoa.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).