Alazne Etxebarria, txapelduna!

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 6a, 12:26

Sondikoztarra abiadura-lasterkaria da eta atzo Euskadiko txapelduna izan zen 400 metroko lasterketan, hurrengo marka hau egin zuela: 55:97. Era berean, aurreko asteburuan Bizkaiko txapelduna izan zen 400 metroko lasterketan, eta, gainera, bigarrenez hautsi zuen Bizkaiko errekorra: hori 35 urtean 55:90 segundokoa izan da eta duela gutxi Etxebarriak 55:70 segundo egin zuen; Bizkaiko txapelketan oraindik ere marka hobea egin zuen: 54,91 segundo. Etxebarria Aikor! aldizkariaren protagonista izango da ekaineko alean.