Bihar, ekainak 9, Antzinako paisaia biziberritzen dokumentala eta liburua aurkeztuko dira 19:00etan, Sondikako Kultur Etxean. Ipi-Apa kultur elkarteak lan horietan jaso du aurreko mendean aireportuak eta bere inguru urbanistikoak izan zuten eraldaketa. Lanaren helburua da aireportua egiten hasi zenetik, 40 hamarkadatik, 90eko hamarkadara arte desagertutako ondarea berreskuratzea. Gonbidapenak liburutegian jaso daitezke. Bestalde, liburua Sondika liburu-dendan ipini da salgai eta dokumentala hemen dago ikusgai.