Javi Allende sondikoztarrak 4 x 800 m-ko probako munduko errekorra hautsi du 45 urtetik gorako kategorian

a: Beste Bira 2022ko uzt. 13a, 14:19

Joan den zapatuan, Durangon, lau atleta euskaldunek osatutako taldeak 10 segundoan hobetu zuen 4 x 800 m-ko probako munduko errekorra 45 urtetik gorako kategorian. Javi Allende sondikoztarra izan zen atleta horietako bat, eta gainerako taldekideekin batera marka hau egin zuen: 08.26,22. Euskaldunek, hortaz, munduko errekorra hautsi zuten, aurretik Australiak zuena.   

Javi Allendez gainera (Beste Bira), beste atleta hauek osatu zuten taldea: Sergio Románek (Atlético San Sebastián), Asier Aranburuk (independentea) eta Javier Salinasek (42195.es). Klub ezberdinetan egon arren, korrikalariek indarrak batu zituzten eta lortu zuten munduko errekorra (08.36,22) haustea. Bestalde, aipatu beharra dago, errekorra hausten saiatzeko, pistan beste talde bi egon behar zirela. Beste Bira Txorierriko klubeko atletek osatu zuten taldeetako bat, eta bestean Andoni Irazusta sondikoztarra aritu zen.