Zorionak Javi Allenderi eta Beste Birari!

i: Adeco atletismo 2022ko uzt. 14a, 11:26

Sondikako Javi Allendek (Beste Bira), beste hiru korrikalarirekin batera, 4 x 800 m-ko probako munduko errekorra hautsi zuen 45 urtetik gorako kategorian. Euskaldunek marka hau egin zuten: 08.26,22; eta 10 segundoan hobetu zuten aurretik Australiak zuen errekorra. Allendez gainera, hauek osatu zuten taldea: Sergio Románek (Atlético San Sebastián), Asier Aranburuk (independentea) eta Javier Salinasek (42195.es).