Sutea, Sondikako lantegi batean

a: @BomberosBizkaia 2022ko uzt. 22a, 07:47

Goizaldean sua piztu da Sondikako lantegi batean, Iberre industrialdean hain zuzen ere. Lekura azaldu dira Derioko, Artazako eta Uriosteko suhiltzaileak eta sua kontrolpean dute; hala ere, lanean dabiltza inguruko pabiloietara ez zabaltzeko. Jakinarazitakoaren arabera, ez da inor zauritu, baina kalte material asko daude.