EH Kopa Sondikan

athletic-club.eus 2022ko ira. 2a, 10:12

Bihar, irailak 3, EH Koparen hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira Sondikan. Athletic Clubeko eta SD Eibarreko neskek Basozabaleko futbol-zelaian jokatuko dute 17:00etatik aurrera. EH Kopa 12 aldiz antolatu da aurten eta lehen aldia izango da Athleticeko neskak finalean egongo ez direna, zuri-gorriek 3 eta 1 galdu baitzuten Realeko nesken kontra.