Bestalde, baliabide ekonomiko nahikorik ez duten sondikoztarrek laguntza-eskaera egin ahalko dute Herritarren Arloan. Informazio gehiagorako, www.sondika.eus webgunera jo daiteke. Zozketa irailaren 21ean, 17:00etan egingo da liburutegian.
Sondikako Udalak gaur, irailak 7, zabaldu du udal-ikastaroetan izena emateko epea. Izena ematea irailaren 16ra arte egin ahalko da liburutegian. Udalak adierazi duenez, ohiko ordutegiak, lekuak eta guneak berreskuratzeaz gain, aurten gazteentzako ikastaroak eskainiko dituzte, hala nola robotika, hobekuntza pertsonala eta emozionala eta umeentzako sukaldaritza. Gainerako ikastaroen artean, besteak beste, hauek aipa daitezke: pintura, zeramika, joskintza, eskultura eta egurra lantzea.