“Artearen ibilbidea” erakusketa Sondikan

a: Sondikako Udala 2022ko ira. 9a, 08:36

Erakusketa ibiltaria da eta bertan Bilboko Arte Ederretako Museoko margolanik onenetariko batzuen erreprodukzioak batu dira; guztira 40 lan. Margolanak aukeratzeko orduan, emakumea hartu da kontuan, egile zein protagonista moduan. Erakusketa irailaren 13ra arte izango da ikusgai Sondikan, Mikel Zarate kalearen eta Txorierri etorbidearen elkargunean hain zuzen. Obra bakoitzak QR kode bat du eta horren bidez margolanari buruzko informazioa deskargatu daiteke.