Estalki finkoa izango da eta berari esker ikasleek, irakasleek eta langileek euren burua eguraldi txarretik eta euritik babestu ahalko dute eskolako ordutegian zein aisialdian. “Eusko Jaurlaritzari helarazi moduan, lekuaren ezaugarriak direla-eta ezinbestekoa da bertan estalkia ipintzea. Estalkiari eta Gorondabeko kiroldegiko azpiegiturei esker Sondikako eskolak lehen mailako instalazioak izango ditu”, esan du Xabier Zubiaur alkateak.