Sondikako Udalak iragarri duenez, AENAk aireko istripu-simulakroa egingo du bihar, Sondikako aireportuan. Saioa 10:00etan hasiko da terminal zaharrean. Istripua irudikatzeko, kea botako dute eta, gainera, suhiltzaileen ibilgailuak, larrialdietakoak eta anbulantziak herritik ibiliko dira. Sondikako Udalak eskatu du simulakroa lau haizeetara zabaltzea.