Bonu-kanpaina berria Sondikan

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 3a, 09:46

Kanpainaren helburua da herritarrak herriko dendetan, tabernetan eta jatetxeetan kontsumitzera animatzea, eta, horretarako, Sondikako Udalak 3.600 bonu ipiniko ditu urriaren 15ean salgai. Azaldutakoaren arabera, 10 euroko balioa duten 1.200 bonu aterako dira bost euroan, eta 25 euroko balioa duten 2.400 bonu, 15 euroan. Udalak guztira 30.000 euro bideratuko ditu ekintza honetara. Kanpainaren oinarriak, urriaren 10etik aurrera jakinaraziko dira udal-webguneetan, telegramen eta gizarte-sareetan, kanpainan saltokiek izena eman ondoren.