Sondikako Enologia Egunean hauek izango dira: Codorniu taldea, Rioja Jatorrizko Deituraren sei ardo mota (gorria, zuria eta beltza) eta Rueda, Penedes, Campo de Borja eta Ribera de Duero Jatorrizko Deiturak. Gainera, Magalarte Lezama Txorierriko txakolina ere zerbitzatuko da. Bestetik, beste postu batzuk ere jarriko dira: Idiazabal gazta, Baskaranen eskutik; La Gilda del Norte eta Iratxo Sondikako gozotegia. Txosna Garbiñe Lekerika lezamarrak jarriko du.