Sondikako merkataritzari laguntzeko 3.600 bonu bihartik aurrera salgai

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 14a, 13:20

Sondikako Udalak herriko merkataritzari laguntzeko bonuak bihar jarriko ditu salgai. Bonuak udal liburutegian salduko dira (10:00-13:30 / 16:00-20:00) eta pertsona bakoitzak gehienez hiru erosi ahal izango ditu. Bonuak erabiltzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da.

aukera dago kanpainarekin bat egin duten dendetan. Era berean, B bonuak 5 euro balio ditu, baina dendan 10 euroko balioa izango du. Udalak 3.600 bonu jarriko ditu salgai: 2.400, A motakoa; eta 1.200, B motakoa.

Hamasei urtetik gorako lagunek baino ezin izango dituzte bonuak erosi eta horretarako, kreditu-txartela beharko da. Halaber, beharrezkoa izango da nortasun agiria erakustea. Erosketa bakoitzean ezin izango da bonu bat baino gehiago erabili eta bonuen truke ez da dirurik emango.

Bonuak Sondikako denda hauetan gastatu ahal izango dira: Txamo taberna, Bodegas Abasolo, Carnes Cesar, Victor harategia, Aitor harategia, Auxi estetika-zentroa, Sondika albaitaritza-klinika, Egarri taberna, El punto bobo-dams creativa, Opalo estetika, Acebal farmazia, Iratxo gozotegia, Esther fruta-denda, Izpilen parafarmazia, Sondika bitxitegia, Sondika liburu-denda, Zotes ogitegia, Egus mertzeria, Piruletas Sondika, Quirophorma, La Ola jatetxe-kasinoa, El Caserio jatetxea, Izarza jatetxea, Sondikako Batzokia eta Todo Hogar.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).