`Magma mia!´ bakarrizketa Sondikan

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 4a, 13:35

Beatriz Egizabal aktoreak Magma mia! bakarrizketa ekarriko du domekan, azaroak 6, Txorierrira. Garrasia Sondikako talde feministak antolatuta, emanaldia 18:30ean izango da Sondikako kultur aretoan. “Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezitu naute. Sumendia lehertzear dago. Magma mia!”. Umoretik abiatuta, bakarrizketa feminista honek ikusleengan gogoeta eta barreak eragitea du helburu.