Naia Landak Xabier Zubiaur egungo alkatea ordezkatu nahi du. Zubiarren Deia egunkariari esan duenez, “zikloa bete” du eta ez da udal hauteskundeetara berriro aurkeztuko. “Sondikak merezi egiten du. Herritarren ekarpenak hartzen dituen proiektu irekia da nirea”, adierazi dio Landak egunkari berari. Alkategaiak helbide elektronikoa zabaldu du, jendeak proposamenak han egiteko: naia@bizkaia.eu. “Umiltasunez, baina ausardiaz sondikoztarren konfiantza lortu nahi dut. Herriak aurrera egin behar du eta horretarako aintzat hartu behar dira herritarrak. Proiekturik onena prestatzeko, jendeari entzuteko garaia da”.