Sondikako Udalak jakinarazi duenez, ez dituzte udal-zerbitzuen tasak eta zergak handituko eta aho batez onartutako hobari hauek ezarriko dira: % 95era arteko hobaria, energia-efizientzia hobetzen duten EILZ tasetan (obra-lizentziak); % 90era arteko hobaria, adinekoen edo elbarrituen etxean irisgarritasuna hobetzeko obren tasetan; % 60ra arteko hobaria, errenta baxuko familientzat, obra txikiak egiteko tasetan; eta OHZren % 50era arte, eguzki-energia edo energia berriztagarriak aprobetxatzeko ekipamendu termikoak edo elektrikoak ipini dituzten eraikinetarako, baita energia-efizientziaren etiketa duten eraikinetarako ere.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).