Domekan, azaroak 13, Euskal Azoka egingo da 24. aldiz Sondikan. Goizeko 10:00etatik aurrera eta eguerdiko 15:00ak arte, bertoko produktuak ipiniko dira salgai tren geltokiko aparkalekuan, eta txalaparta erakustaldia eta umeentzako tailerrak ere egongo dira. Gainera, kalejirak egingo dira Ipar Elaiak txistu-taldeak, Bentazaharreko Mutiko Alaiakek eta Olague abesbatzak girotuta, erraldoiak egongo dira eta dantza-poteoa egingo da Gorantzaileak dantza-taldearen eskutik.