Plaza urbanizatzeko lanak denbora luzean izan dira geldirik. “Dena dela prozesua ez da amaituko obra ondo amaitu arte”. Beste alde batetik, Goiri Erdikoa plazak atontzeko lanak ere hasi dira. Herritarrek partaidetza bidezko prozesu baten bidez erabaki zuten moduan, bertan ipiniko dira haurrentzako jolas-gune berria eta estalkia ipiniko dira. Lanetan 572.327 euro ipiniko dituzte. Lanek lau hilabete iraungo dute.
Azkenik, liburutegian ere dabiltza konpontze-lanak egiten eta horregatik zerbitzuak udal-txokora eraman dituzte: ikasteko gelak eta liburuen mailegua. Konpontze-lanek hilabete bi iraungo dute eta udalak 221.460 euro ipiniko ditu.