Euskal produkturik gozoenak, Sondikan

a: Juanjo Ortiz 2022ko azaroaren 14a

Atzo Euskal Azoka egin zen 24. aldiz Sondikan. Goizean bertoko produktuak ipini ziren salgai tren geltokiko aparkalekuan. Gainera, tailerrak egin ziren umeentzat eta hainbat taldek hartu zuten parte bertan: Ipar Elaiak txistu-taldea, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Olague abesbatzaeta Gorantzaileak. Argazki-galeria Juanjo Ortizek eskaini digu.