Argazki zaharrak biltzen dabiltza Sondikan

a: Pixabay (Pexels) 2022ko abe. 12a, 10:36

Sondikako argazki zaharren artxibategia sortu nahi du hango udalak, eta horregatik dabil irudi zaharren bila. Azaldu moduan, lekuen argazkiak izan daitezke, baserrienak edo ospakizun-ekitaldienak. Argazkiak urtarrilaren 13ra arte eraman daitezke udal-txokora, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Argazkiak behar moduan tratatuko dituzte eta astebeteko epean itzuliko dizkiete jabeei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).