Batutako jostailuak-eta azokan ipiniko dituzte salgai, oso prezio merkean, eta batzen den dirua erabiliko dute elkartearen ekintzak ordaintzen laguntzeko. Nolanahi ere, azoka amaituta materialik sobera izanez gero, lehenengo eta behin eskolari eskainiko diote, eta gero erakunderen bati, banatu dezan. Guraso-elkartearen kideak txartelak banatu dituzte materiala eman dutenen artean, eta domekan ere txartelak banatuko dituzte erosleen artean. Herriko denda eta talde batzuek hainbat gauza eman dizkiete Gurondaganekoei zozketatu ditzaten, hala nola tablet bat, baloiak eta arropa, eta txarteldunek zozketa horietan parte hartu ahalko dute. Bestalde, txokolate beroa egongo da umeentzat.