Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren finalak gaur Sondikan

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 23a, 07:37

Gaur, abenduak 23, eta 18:00etatik aurrera, Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren finalak izango dira Sondikako Gorondabeko kiroldegian. Guztira lau partida jokatuko dira. Larruzko paleta erabilita, Alaitasuna 1 ibiliko da Armintzaren kontra kadete-gazte kategorian. Pala motza erabilita, Armintza ALk jokatuko du Armintza ZPren aurka 3. mailan; Armintzak, Danak Baten kontra, 2. mailan; eta Armintza Ak, Kurene Cren aurka, lehenengo mailan.