Eraberritze-lanak Basozabal futbol-zelaian

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 3a, 09:21

CD Sondika klubarekin adostu moduan, Sondikako Udalak hainbat hobekuntza egiten dabil Basozabal futbol-zelaian. Alde batetik, gaur egungo argien ordez LD argiak ipiniko dira, eta bestetik, aldagelak berrituko dituzte. Azken horri dagokionez, bi aldagela gehiago atonduko dira –guztira lau–, altzari berriak ipini, eta suspertze- eta masaje-gela ere jarriko dira. Eraberritze-lanetan 375.216 euroko inbertsioa egingo da: 131.565 euro, argiak aldatzeko, eta 243.651 euro, aldagelak berritzeko.