Sondikako Gorondagane eskolako ikasleek, irakasleek eta langileek jadanik euren burua eguraldi txarretik eta euritik babestu ahal dute eskolako ordutegian zein aisialdian, ikastetxeko patioa estaltzeko lanak amaitu dira eta. Lanak uztailean hasi ziren eta Eusko Jaurlaritzak 983.452 euro ipini ditu estalkia egiteko. Bestalde, gunea eskolako ohiko funtzionamendurako ez ezik udal-ekitaldietarako ere erabiltzea espero du Sondikako Udalak.