Sondikako Kultur Etxeko teilatua konpontzeko lanak

a: Sondikako Udala 2023ko ots. 7a, 09:20

Sondikako Udalak jakinarazi duenez, Kultur Etxeko teilatua egoera txarrean dago, eta ondorioz, hezetasuna egon daiteke. Hori dela-eta, teilatua konpontzeko lanak hasi dira. Udalak 72.886 euro ipiniko ditu konpontze-lanak egiteko. Lanak amaitzen direnean kultura-jarduerak berriro antolatuko dira eraikinean.