Sondikako Udalak jakinarazi duenez, bakarrik bizi diren 70 urtetik gorako pertsonen etxean ke-detektagailua ipintzeko lizitazioa abiarazi du. Enpresa esleipendunarekin kontratua sinatu ondoren, herritarrekin ipiniko dira harremanetan, interesa duten jakiteko eta, hala badagokio, instalazioa egiteko. Udalak 67.712 euro bideratuko ditu ke-detektagailuak ipintzera. Aurreikuspenaren arabera, bi hilabete beharko dira ke-detektagailu guztiak ipintzeko.