Javi Allende Sondikako atletak 4 x 800 metroko probaren munduko errekorra hautsi du pista estalian eta M45 kategorian. Lasterketa Donostian egin zen, Antonio Elorza belodromoan, eta Allenderen taldean ibili ziren Sergio Román, Rubén Barrio eta Oscar Fernandez. Hurrengo marka hau egin zuten: 8:27:08; eta aurrekoa hiru segundoan hobetu zuten. Bestalde, iazko uztailean Allendek eta beste hiru korrikalariek 4 x 800 m-ko probako munduko errekorra hautsi zuten M45 kategorian eta aire zabalean: 08:26:22.