Sondika, Inauterietarako prest

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 22a, 14:10

Sondikoztarrek dena prest dute asteburuan kalera atera eta Inauteriak gozatzeko. Izan ere, Sondikako Inauterien Elkarteak egitarau zabala antolatu du, barikuan eta zapatuan herriko kaleak kolorez eta dibertsioz bete daitezen. Gainera, zapatuan mozorro-lehiaketa egongo da eta saritan 1.800 euro banatuko dira.

Otsailak 24, barikua

17:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.

17:30 Kalejira eskolatik, buruhandiek girotua.

18:00 Xaibor diskofesta umeentzat.

19:30 Txanpi-pote txosnetan.

20:00 Taberna Ibitaria.

23:30 Kontzertua: Kaos Etiliko.

02:00 Erromeria: Gora Herria.

 

Otsailak 25, zapatua

11:00 Umeen parkea.

12:00 Tostada-lehiaketa.

12:00 Kalejira, Elaia txistu-taldeak girotua.   

12:30 Elutxa txaranga.

13:00 Dantza-poteoa, Gorantzaileak dantza-taldeak girotua.

13:00 Triki-poteoa, Auzokoa Herrikoi elkartearen eskutik.

16:00 Kafea, Nagusien Etxean.

17:00 Musika eta dantza, Nagusien Etxean.

18:00 Umeen mozorro-desfilea.

19:00 Sariak ematea.

19:30 Txokolatada.

20:30 Kalejira, Elutxa txarangak eta ReperkusionFemek girotua. Mozorro-lehiaketa.

21:30 Sardinaren hileta.

21:30 Nagusien mozorro-, karroza-, tostada- eta erakusleiho-lehiaketen sariak ematea.

22:00 Kontzertua: The NovenTones.

00:00 Erromeria: Urrats.

 

Mozorro-lehiaketa

Azaldu moduan, hiru kategoria sarituko dira: mozorroa, karroza (taldea) eta kalejira animatzea; eta 600 euro eta trofeoak banatuko dira saritan. Izena ematea otsailaren 25eko 12:00ak arte egin ahalko da sondikakoinauteriak01@gmail.com helbide elektronikora idatzita, eta mezuan zehaztu beharko dira taldearen izena, partaideen kopurua eta harremanetarako telefono-zenbaki bat.

Bestalde, mozorroaren argazkia bidali beharko da aipatutako helbide elektronikora edo 646 366 331 telefono-zenbakira. Argazkia kalejira hasi baino lehen bidali beharko da, eta bidaltzen ez dutenek bertan hartu ahalko dute parte, baina ez dute saririk jasoko. Kalejira 20:30ean irtengo da Iturrikosolo kalearen eta Lehendakari Agirre kaleen bidegurutzetik irtengo da.

Mozorro-lehiaketan 18 urtetik gorako bizkaitarrek hartu ahalko dute parte; adingabeek ere izena eman ahalko dute, gurasoek edo tutoreek horretarako baimena emanez gero. Sondikako Inauterien Elkartearen partaideek, berriz, ezin izango dute saririk jaso. Epai-mahaia elkartearen bost kidek osatuko dute eta, erabakia hartzeko orduan, kontuan hartuko dituzte hurrengo irizpide hauek: originaltasuna, eskuz egina den eta eszenaratzea, mozorroaren kategorian; originaltasuna, egitura eta eszenaratzea, karrozaren kategorian; eta originaltasuna, eszenaratzea eta ikuskizuna, animazioaren kategorian.

Kategoria bakoitzeko hiru sari emango dira. Mozorrorik onenak 100 euro jasoko ditu saritzat; karrozarik onenak, 300 euro; eta animaziorik onenak, 200 euro. Kategoria bakoitzeko bigarrenak eta hirugarrenak golardo bana jasoko dute. Irabazleen izenak 20:00etan jakinaraziko dira agertokian. Saria eskuratu ahal izateko, irabazleek han egon beharko dute; bestela, saria ordezko bati emango diote. Ordezkorik egon ezean, ez da saririk emango. Diru-sariak bizum bidez bidaliko dira harremanetarako adierazitako telefono-zenbakietara. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).