Herriaren jaia

a: Juanjo Ortiz 2023ko ots. 28a, 10:54

Sondikako Inauteriak lehengo asteburuan egin ziren, betiko moduan, Txorierriko gainerako herrietan baino astebete beranduago. Atzerapenak merezi egin zuen, sondikoztarrek jai ederra egin zutelako. Herritarrek bat egiten dute Sondikako Inauterien elkarteak antolatutako ekintzekin eta gehienak mozorrotuta ateratzen dira kalera asteburu osoan: erromatarrak, medizaleak, marmokak, Raffaella Carra eta estralurtar batzuk, indiarrak, futbol amerikar jokalariak... Musika, besteak beste, Xaiborrek eta Taberna Ibiltaria eta Kaos Etiliko taldeek jarri zuten; giroa, herritarren kontura.