Skate-ikastaroa antolatu du Altzorak

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 28a, 10:56

Sondikan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, skate-ikastaroa antolatu du Altzora hango euskara elkarteak. Ikastaroa martxoaren 18an, 12:00etan, izango da Goronda Beko kiroldegian, eta Daibai skateboarding eskolak zuzenduko du. Ikastaroan edozein adinetako haurrek eta helduek har dezakete parte. Horretarako, izena eman behar da lotura honetan, eta eskatzen diren datuak bete. Antolatzaileek e-mailen bidez ipiniko dira parte-hartzaileekin harremanetan.