Sondikako anbulatorioa handituko du Osakidetzak

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 15a, 16:04

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Xabier Zubiaur Sondikako alkateak hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmenari esker, Sondikako anbulatorioa handituko da, herritarrei osasun-arreta hobea eskaini ahal izateko. Sondikak 4.500 biztanle inguru ditu, eta anbulatorioa txiki gelditu da guztiak behar moduan artatzeko. Hortaz, udalak 1.100 metro koadroko lursaila laga dio Osakidetzari, azpiegitura handitzeko. Horrek aukera ekarriko du etorkizunean, gaur egungo zerbitzuez gainera, osasun-zerbitzu gehiago eskaintzeko.