Gainera, beste final bi ere jokatu ziren. Lehenengo mailan, pilota goxua erabilita, Oronoz-Goietnetxe bikoteak 18 eta 12 irabazi zion Etxaniz-Aramendi bikoteari. Bestetik, pilota mistoa erabilita, txapela Etxegaraik eta Zabalak jantzi zuten, Beitia-Bergara 22 eta 11 mendean hartu ostean.