Sondikako Udalak balkoiak apaintzeko lehiaketa antolatu du 11. aldiz. Izena ematea apirilaren 17tik 28ra bitartean egin ahalko da udal-liburutegian, eta bertan ere kontsultatu ahalko dira lehiaketaren oinarriak. Loreak maiatzaren 7an, 09:00etatik 12:00etara banatuko dituzte Goiri Erdikoa plazan.