Euskal ezkontza egin da Sondikan, desanexioaren 40. urteurrena ospatzeko

a: Juanjo Ortiz 2023ko api. 24a, 15:06

Berrogei urte bete dira Derio, Erandio, Loiu, Sondika eta Zamudio Bilbotik desanexionatu zirela. Urteurrena ospatzeko, apirilaren 22an eta 23an ekintzak izan zituzten Sondikan: desanexio-prozesuan parte hartu zuten ordezkari politikoei omenaldia, Xabi Aburruzagaren kontzertua eta euskal ezkontza, hain zuzen ere. Euskal ezkontza atzo egin zuten, eta eguraldi txarrak ezin izan zuen ekintza lausotzea.