Bigarren postuan Amets taberna gelditu da; hirugarrenean, Batzokia; eta laugarrenean, Juantxu y Miren. Lehia aurreko hilabeteotan egin da: lehenengo saioa, haragi-pintxoarena, otsailaren 18an egin zen; bigarrena, arrain-pintxoa, martxoaren 18an; eta hirugarrena, pintxo librea, apirilaren 15ean. Pintxo bakoitzak 1,5 euroko prezioa balio zuen eta lehiaketari esker, sondikoztarrek herrian poteoa egin zuten musikak lagunduta. Herritarrek jarri zituzten puntuak eta horren arabera sailkapena osatu da.